Euskaraz egiten dugu, baina ez osoki: half & half. Kafesnea bezala. Batzuetan esne gehiagorekin, beltzagoa besteetan. Se me escapa zenbat gaztelania sartzen zaidan egunero, zenbat frantses, sans m’en rendre compte. Hori omen naturalena, normalena. Badakizue: la realidad supera la ficción. Eta, antza, hizkuntza-alternantzia da gure superpower-a. Ez dugu hegan ikasiko sekula, baina, esaldi erdian salto linguistiko ikusgarriak egiten bai.
Goizean, seme zaharrenak esan dit: “no me da la vida”. Ohera sartu da eta frito geratu da, como un tronco. Seme txikienak, berriz, galdera zuzena jaurti dit, inolako filtrorik gabe: “Aita, euskaraz ari gara, ez?”. Eta batek pentsatu dezake: “Depende del contexto, cariño.” Hori baita gure mantra berria. Testuingurua. Gure erlijio berria.
Adibidez. Orain, meeting bat dugu lanean, baina no pasa nada. Aurkezpena euskaraz, galderak gaztelaniaz, txisteak ere erdaraz hobeto funtzionatzen dutelako, eta ondorioak… bueno, on verra. Denok ulertzen dugu elkar, eta eso es lo importante. Euskara ez da galtzen, se transforma, il évolue.
Eta transformazio horretan, aitortu beharra dago, guapo geratzen dela: euskara cool, modernoa, in progress. Euskara likidoa, moldakorra, user friendly. Egin klik hemen eta suscribe gure hizkuntza berrira. Basque 2.0, Premium version, con todas las mejoras incluidas: errudun-sentimendurik gabea.
Etxera bueltan, irratiak ozen dio: “Ojo! Hizkuntzen arteko mugak lausotzen ari dira”. Eta nik: “Totalmente de acuerdo.” Mugen kontu hau beti izan da problematikoa. Hizkuntzetan ere bai. Ez da harritzekoa, le monde va à la cave, mundua trastera doa. Eta guk, polita geratzen denez, plato combinado bihurtu dugu dena: ideiak, identitateak, esaldiak. Beti natural, beti espontáneo, sans complexes.
Denbora da kafea hutsik, ahal den luzeena eta azukrerik gabe eskatzen dudala. Uste dut badakidala zergatik.