ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu. Eszenan artista bakarra, pantaila eta musika.

EUSKARAZKO KULTUR-PRODUKTU GARAIKIDEA

SINOPSIA
BAGARA, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NOR. Identitatea eraikitzea ez da erraza mundu azeleratu eta globalizatuan.
BAGAUDE, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NON. Hemen eta edonon egon gaitezke aldi berean.
BAGOAZ, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NORA. Ez norbanako bezala, ez herri bezala.
Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN.

FORMATUA
ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN formatu txiki-ertaineko ikuskizuna da. Artista bakarrak hartzen du parte oholtza gainean, eta hori dela eta, eszenatoki ezberdinetara moldatzeko malgutasuna du: antzoki txikiak, kultur etxeetako aretoak, kafe-antzokiak… Argiak eta soinua behar dituela kontutan izanda, areto-ikuskizuna da.
Eszenografia soila: pantaila bat eta foku batzuk.
Emanaldiak 50-55 minutu inguruko iraupena du.

FITXA ARTISTIKOA
TESTUA, INTERPRETAZIOA, EKOIZPENA: Imanol Epelde Pagola
MUSIKA: Julen Idigoras Anitua
IKUS-ENTZUNEZKOAK: Manex Artola eta Unai Borda
ZUZENDARITZA-ARTISTIKOA: Iraia Elias eta Ainhoa Alberdi
ARGIZTAPENA: Julen Landa
ZER IRUDITU ZAIZU EMANALDIA?
Oso ona iruditu zait. Imanolen
Oso ona iruditu zait. Imanolen gaitasunak apartekoak dira, gozamena izan da “performance” hau ikustea, definitzen oso zaila dena, hizjario-gestualizazio-mugimendu-antzeste-rapeatze… eta dena berba zorrotz horrekin, testuinguruaren kritika derrigorrezkoarekin, esatera ausartzen ez garen hizjario guzti horrekin. Txapela kentzekoa!!
Aupa!, al principio me costo
Aupa!, al principio me costo un poco adentrarme en el tema, me parecio un tanto abstracto, pero a medida que fue avanzando el espectaculo me llego, o eso creo, el sentido. Y si, se me metio algo en el ojo junto con una emocion reconocible. Oso ondo Imanol, lortu zendun heltzie, eskerrik asko. Ajangiztar bat.
Benetako medizina apur bat, Imazepam
Benetako medizina apur bat, Imazepam edo… hartu arnasa eta denbora pixkat ikustera joateko, sinfalta!
HEDABIDEAK
Elkarrizketa Zarauzko GUKAn: https://zarautzguka.eus/zarautz/1768469390283-imanol-epelde-nire-zaurgarritasun-konbikzio-eta-umorearekin-azaldu-nahi-dut
Arantzazu Fernandez Iglesiasen kritika: https://www.berria.eus/kultura/hitz-hots-hitz_2153744_102.html
Noticias de Gipuzkoa https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/ortzadar/2026/03/09/galderak-eginda-erantzunak-aurkitzea-10797373.html
Euskadi Irratia. Arratsean https://guau.eus/m/euskadi-irratia-arratsean-20260304-2005