
Imanol Epelde Pagola
Idazlea, performerra eta euskarazko eduki-sortzailea.
Hitza dut lanabes nagusi: artikuluetan, oholtzan, telebistan, bideoetan eta zuzeneko emanaldietan. Eguneroko bizitzako pitzaduretatik abiatuta, galdera pertsonal eta kolektiboak sortzea interesatzen zait: nola bizi garen, zeri ihes egiten diogun, zer bilatzen dugun eta zer mundu eraikitzen ari garen.
Gaur egun ARGIAn iritzi-artikuluak idazten ditut, Zarauzko GUKAn kolaboratzen dut eta ETBko Biba Zuek saioan parte hartzen dut. Horrez gain, jendaurreko emanaldiak sortzen eta eskaintzen ditut, hitza, umorea, musika eta irudia uztartuz.
Nire azken lan eszenikoa Zerbait sartu zait begian da: spoken word eszeniko bat, barrea, emozioa eta pentsamendu kritikoa aktibatzeko sortua.
Nire lanetan umorea eta poesia gurutzatzen dira, askotan elkarri trabak jarriz. Ironiatik idazten dut, baina ez distantzia hotzetik; kritikatik, baina ez sermoitik. Interesatzen zaidana ez da jendea epaitzea, baizik eta elkarrekin begiratzea: gure kontraesanei, gure nahiei, gure beldurrei eta gure eguneroko antzezpen txikiei.
Webgune honetan nire lanak, emanaldiak, testuak eta martxan ditudan proiektuak aurkituko dituzu.