Gure burkak

Ikusi duzue inoiz zuen aita biluzik? Ama, bai? Zuen lagunak kiroldegitik kanpo? Auskalo noiztik kendu ezinik gabiltzan burka bat daramagu jantzita guk ere. Eliza handiegiek zelatatzen dituzte gure bekatuak. (H)amen.

IMG-20160814-WA0000Akaso, horregatik ibiliko gara gehienak toailari heldu ezinik ekilibristarena eginez hondartzan, bainujantziak erantzi eta kantzontziloak janzten. Horregatik sentitzen naiz arraro etxean biluzik egiten dudanean sukaldean edo esertzen naizenean mahaira. Arraroa zait zakila hain libre barrabilak dantzari ibiltzea. Bitxia egiten zait zintzilikarioa hain lotsagabeki ikusgarri egotea. Babesgabe sentitzeraino. Ustekabeko metamorfosiekin jo eta ma.

Kostatu behar zait ederki hainbeste urteetako tapatu beharra gainetik kentzea.

Zaila zaigu barruak biluztea. Nor garen zintzotasunez aitortzea munduari. Badirudi barrutik biluzteko ahaleginean hilko garela gehienak. Baina ez arropak eranzten.

Categories 27zapata, Gizartea Politika Maskulinitatea, Hezkuntza, HizkuntzaTags , ,

1 thought on “Gure burkak

  1. Luis Oiarzabal's avatar

    Munduari onartu gabe nor geran, gure buruari behintzat ez bagenio tranparik egingo ez garenan papera eginez, gaitz erdi.
    Gustatu zait artikulua Imanol

    Ondo izan

Leave a Reply to Luis OiarzabalCancel reply

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close