Ez nekatu gehiago, ama

Zein eder zauden ama

zein eder zauden lo goxotan.

Geldirik.

Haizerik ez dabil

zure ezpainak tarteka zertxobait bakarrik mugitzeko ez bada.

 

Begira leihotik zeinen eder dauden

Pagoeta inguruak.

Natura ere pausatu egin da

zure arnasaren erritmora.

Udazken bat oparitu dizu

ihesi doan egunak

eta bakea,

bake ia erabatekoa.

 

Ez nekatu gehiago ama,

utzi loak eraman zaitzan

kotoiz eta lorez betetako pistinetara.

 

Ez nekatu gehiago ama,

konpota goxo bat eskatzeko ez bada.

 

20131124_170820

 

Categories 27zapataTags , , ,

Leave a Reply

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close