Argia ikustetik gertu

Etxepare RAP jarri diot izena bildumari, hasi nintzelako euskaraz argitaratutako lehen liburuaren sarrera (Etxepare, 1545) rap oinarri baten gainean kantatzen. Eta aitor dezadan, Etxepare euskal idazle klasikoetatik sinpatikoenetakoa egiten zaidalako.

9 kantu bildu ditut guztira bilduman. Tartean dira Axularren letrarekin eginiko bat, Bilintxen bertso batzuekin eginikoa bestea, Miranderen Euskaldun zintzoen balada eta besteak beste, oraingoan erakutsi nahi dizuedan kantu hau: Oihenarten Argia daritzanari.

Letra Oihenartena da eta 1647an argitaratutako O-ren gaztaroa neurtitzetan izeneko liburutik aukeratutako poema da. Letra, joskera eta neurri txundigarrikoa. Rap doinuetara eramateko aproposa zinez.

Kantu hau egiteko jende askoren laguntza izan dut. Tartean dira Ibon (Norte Apache), Maisha (lehen 121 Krew eta orain Patrol Destroyers)eta Endika Lahaine handia (121 krew). Aipamen berezia Mattin anaiari ere.

Gainerako kantuak irailean emango ditut argitara, baita okasiorako prestaturiko bideo klipak ere. Etxepare RAP argia ikustetik gertu dago beraz.

Uda on-ona pasa!

 

Categories 27zapata

4 thoughts on “Argia ikustetik gertu

  1. tx4rli's avatar

    Earra Imanol, kantua entzun dit. Eleante hi!
    Udako oporrak amaitu ta bueltan opari ederra diau zain beraz.
    Zorionak!
    Zuzenekoak izango dituk?
    Besarkada, eongo gatxik!

    1. 27zapata's avatar

      Udatik bueltan Artsuaga jaunaren laguntzarekin prestatuko “bideo-audio blog” antzeko bat jarriko diat martxan. Han azalduko dituk kantuak. Momentuz horraino. Zuzenekoa egiteko asmoa badiat, baina momentuz webean geratuko duk, jendaurrean bilduma nola “defenditu” asmatu bitartean… Jendaurrekoak 2014rako! Besarkada bat!

  2. tx4rli's avatar

    Earra!
    Artsuaga jauna, beti hor laguntzeko prest, haundie!
    Earki, ba esan bezela zain geatze nauk.
    Zuzenekoako ere bai…
    Abuztun etdialden hire “herriyan” izango gatxik gure etxe txikiakun (roulota), haber eote gean.
    Ondo 6

    1. 27zapata's avatar

      Joe ba abuztu ia osuan kanpuan izango nauk… 25ean bueltatuko nauk. Bestela ere etorriko zeate Zautza ezta? Abixatu hurrena sinfalta…

Leave a Reply to 27zapataCancel reply

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close