Ideia onak eta merkeak

Horrelakoak behar ditugu buruhauste handirik eman ez diezaguten. Batez ere, patrikak ez ditzan gehiegi inarrosi. Horixe da zine argentinarraren kasua. Artifizio handirik gabe, ideia on eta merkeetan oinarrituta, pelikula duinak eta onak, oso onak egiten dituzte. Ikusi ditut batzuk (Un cuento chino, Cuestion de principios…) eta ikusteko irrikan nago El hombre de al lado. Gurean ere, euskaratik eta euskaraz, horrelako ahaleginak egin beharko genituzke pantaila handira eramateko. Eta herri mugimenduetatik berdin, xumeago baina berdin. Hara hemen Zarautzen osatu berri dugun azken laburra, etxean egina, etxekoekin, etxeko erara. Earra! Aktore handiekin tartean. Eta Zarauzkoa ez da bakarra. Aspaldian asko ari dira gehitzen etxeetako uztak (Baietz, Ataun of the dead… . Haiekin gozatu eta haietaz hausnartzea tokatuko zaigu laster, proiektuetan asmatu dadin. Zorionak denei.

 

Categories 27zapataTags , , , ,

2 thoughts on “Ideia onak eta merkeak

  1. Luistxo's avatar

    Awkward Black Girl da bideo-serie bat, Youtuben oinarritua, bi ideia sinpleren inguruan: bulegoko lanaren gorabeherak eta deserosotasun-momentuak…

    Euskaraz norbait bideo solte batetik bideo-saila egitera pasatzeko zain gauden bitartean, egin klik nire izenean, hor utzi dut Awkward Black Girl-en esteka.

    1. 27zapata's avatar

      Ederra Luistxo! Eskerrik asko. Bideo solteak ez dira errazak egiten, eta sailak oso zailak. Baina ona da ideia eta helduko gara horra ere.

Leave a Reply to LuistxoCancel reply

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close