Liburutegiak digitalizazioaren aurrean

“XXI. mendeko liburutegiak: erronka berriak, aukera berrriak” izeneko jardunaldiak antolatu dira Donostian eta asteartean Lluis Angladak emandako hitzaldian hartutako apunteak idaztera nator, literaturaz, dokumentazioaz eta garai digitalaren eraginaz arduratuta daudenentzat interesgarria gerta daitekeelakoan.

El impacto de la digitalización de la información en las bibliotecas

(Informazioaren digitalizazioaren eragina liburutegietan)

Erabiltzailearen ikuspegitik hitz egin zuen denbora guztian

Bilakaera edo garapen ekonomikoaren ondorio izan da informazioaren jendartea. Hazkunde ekonomikoarekin batera handitu da informazio emaria ere, batez ere, 50. hamarkadatik aurrera. Ordutik “liburutegi modernoa” deiturikoa izan dugu: informazio ugari, sakabanatua, liburua izan da erdigune eta kontsultak egiteko aukera mugatua izan dugu.

Liburutegi modernoen gainbeheraren arrazoiak

  • Liburutegi handi-handienek ere den-den-dena ezin izan dute bildu
  • Erabiltzaileak autosufizientea izan nahi du, besteren laguntzarik behar izan gabe moldatu
  • Informazioa haztearekin kostua ere asko hazi da

Paperik gabeko liburutegien promesak

  • Dena sarean egongo omen da
  • Bilatzailea (Google) izango da informaziora heltzeko sarrera unibertsala, edozein lekutatik, edozein unetan egiteko moduan
  • Erabiltzailea bitartekaririk gabe heldu daiteke informaziora
  • Askotarikoak dira edukiak, eta liburuak erdigune bakar izateari utzi dio: artikuluak, irudiak, bideoak, blogak…

Gaur egun, digitalizazio masiboak ari dira egiten, batez ere artikulu zientifikoena. Google eta zenbait liburutegi elkarlanean ari dira. Espainolez idatzitako eta digitalizatutako liburuen gunea ere sortu da, esaterako: Cervantesvirtual.

Espazio birtualak sortu dira:

  • Informazio digitalarekin denetik egongo den espazioak sortzeko aukera dago, gai bati buruz, autore bati buruz edo leku bati buruz.
  • Den-den-denetik edukitzea handiegi gerta daiteke. Hobe sailkatuta.

Komunitatea birtualak ere badaude:

  • Sare sozialak, alegia. Librarything bezalakoak. Erabiltzaile bakoitzak bere gunea du, bertan ageri dira zein liburu irakurri dituen, bere gustu beretsuko liburuak irakurri dituen lagun izan daiteke, liburuak aholkatzen dira…

Liburutegi birtualak

  • Bilaketak egin daitezke, eta egin ahal izango dira zehatzagoak; hiriaren arabera, autorearen araberakoak eta mila aldagaien araberakoak: WorldCat.

Azken hausnarketa zenbait

  • Etorkizuneko liburutegiak sozializatzeko, ikasteko eta gauzak deskubritzeko espazio fisiko bila daitezke
  • Informazioa babestu eta antolatzeko erakundeak izan daitezke liburutegiak (metadatuekin informazioa erabilgarriagoa izango da)
  • Irakurketan oinarritutako guneak izango dira, eta ez liburuan oinarrituak

Zer diozu zuk honetaz guztiaz?

Categories Literatura DigitalaTags , , , , ,

3 thoughts on “Liburutegiak digitalizazioaren aurrean

  1. ibon's avatar

    Beste puntu bat gehituko nioke liburutegien geroari buruzko atalari:

    Liburutegia argitaratzaile modura agertzearena. Bertoko funtsa (liburuak, argazkiak…) edonori eskuragarri jartzea Interneten argitaratzearen onurei esker.

    Eskerrik asko hitzaldia hemen laburbiltzeagatik bertora ezin genuenentzako joan.

  2. ibon's avatar

    Parkatu, neu berriro.

    Lehen esandakoaren harira, hona Muskizeko liburuzainak eginiko hitzaldia (pdf) pasadan astean (2010eko azaroaren lehenengo astean) ospatu zen V Congreso Nacional de Bibliotecas Públicas-en

    1. 27zapata's avatar

      Ez dago zer barkatu. Eskerrik asko dokumenturako lotura bidaltzeagatik eta ekarpena egiteagatik. Irakurriko dut.

Leave a Reply

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close