Komuneko paperean: Putzuzulo, Donibane-Ziburu eta Gernika

Iragarri genuen Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikako saioa bertan behera geratu da. Beraz, ez dugu saiorik egingo martxoaren 18an Zarautzen. Pena. Baina egingo dugu uda baino lehen. Seguru.
Horren ordainetan-edo, Donibane Ziburuko gaztetxera joango gara apirilaren 18an, hilabete geroago. Gipuzkoa eta Bizkaia izan ditugu orain arteko saio denak eta apirilean Lapurdira joango gara emanaldiarekin estrainekoz. Badugu gogoa!
Amaitzeko, gogoratu hurrengo astean Gernikako Gaztetxean izango garela hilaren 24an, eguaztenez. Poesia astea antolatu dute eta bertan izango gara. Egitaraua hementxe duzue.

Categories Komuneko Paperean

Leave a Reply

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close